ARLEN SIU Euskal Herriko nikaraguar komunitatea eta SANDINISTAKek, Herri Iraultza Sandinistaren 40. urteurrena ekitaldi publiko baten bitartez ospatu nahi dute.
Herri Iraultza Sandinistak euskal gizartean utzitako arrasto sakona kontuan izanda, ospakizun honetan antolatzaile ezberdinen laguntzarekin kontatu ahal izatea gustatuko litzaiguke. Hain berezia den une hau, euren bizitza Iraultza Sandinista baita atzerriko eskusartzearen kontrako borrokari estuki lotua izan duten antolakundeekin partekatzea oso garrantzitsua iruditzen zaigu, baita Nikaraguarekiko konpromiso iraultzaile eta internazionalista eguneratzearen alde borrokatu eta FSLNren gobernua boteretik kentzeko Trumpen administrazioak gidaturiko eskuinaren porrot egindako saiakera kolpista berria salatzen duten eragileekin ere.
Nikaragua ez ezik, Kuba eta Venezuelaren kontrako presioak gora egiten duen gaur egungo egoeran, inperialismoak zilegi diren gobernuak boteretik kendu nahi izan dituenean eta Bolivia eta bere Presidentea den Evo Moralesen kontrako mehatsuak dirauen momentuan, Alianza Bolivariana para los Pueblos de Nuestra America (ALBA)-ren babesean berresten gara, eta bere parte diren herriek gure ospakizunean presentzia izaten saiatuko gara.
Guzti honengatik, gurekin batera uztailaren 21 igandean, 12:30etan Donostiako Txofre plazan burutuko den ekitaldi publikoan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu.