Nikaraguako egoeraren inguruan, Iosu Peralesi zuzenduriko erantzuna

Gutun honek, ez du azken hilabeteetan hainbat aldizkarietan agertu diren Iosu Peralesen sasianalisien erantzuna izatea helburu, Iraultza Herrikoi Sandinistaren alde agertu garenok jasandako mehatsuei aurre egitea baizik. Izandako akats, zein asmatzeak haintzat hartzen ditugu noski, bertakoen mintzairan dioten bezala “cagada”k kontuan izanda ere. Gainera eduki ditzakegun ezberdintasunak nabarmentzen saiatzen gara ere.

Iosuren kasuan, baita bere jarrera, edota atzerakoiagoa duten pertsonen artean ere, Nikaraguan bizi zireneko garaiei erreparatu eta bertan izandako bizipen, zein lagunen inguruan hitz egitea ohikoa da.

Ez dakigu euren aldarriei taxu gehiago emateko, ala euren kontzientzien barne-defentsa mantentzeko den.

Gutako askok, urte luzez Nikaraguan bizi izan gara ere. Urte luze, gogor, ederrak izan ziren haiek eta gainera, adiskide eta senide ugari ditugu bertan. “Chele” hauekiko betidanik nabaritu izan dugun ezberdintasuna, Nikaragua ezberdinetatik igarotzen ari ginela da.

Haiek, gizarte kosmopolita aurkezten zuen Managuan zebiltzaten, festazalea, “intelektualen” biltoki, zein GKEnen “lankide boluntario”en izugarrizko soldaten agertokia zena, baita Toyota HiLuxen lekua ere, azken finean, primeran eta arazorik gabe bizi zena, Iparraldean benetako gerra gauzatzen ari zen bitartean. Iparralde horretan beste “chele” guztiok bizi ginen, Robur edota IFAk garraiotzat zituzten nekazariekin. Pikcupetan ere, biztanle bat gehiago bagina bezala bidaiatzen genuen, garraio horren atzekaldean eserita, hautsa, hotza, baita izugarriko euri zaparradak pairatuz, herri horren parte sentitzen ginelarik.

Gu bertan zoriontsu ginen eta Managuan beste era batera ziren zoriontsu ere.

Guk Iraultza ulertzen genuen, kontzeptualizazio edota teoria ezkertiarrik behar izan gabe, guk bizitakoa Iraultzararen parte baitzen, langile eta nekazarien Iraultza hain zuzen ere.

Euren burua teorialari ezkertiartzat dutenei, hainbat erreferentzia ez dizkiegu ukatuko, azken batean azken hamarkadetan Nikaraguak bizi izan dituen hainbat gertaeren ikuspuntu historikoa. Guk aldiz ez ditugu gertaera horiek behin eta berriz errepikatuko, haiek bezalako pertsonai aspergarriak bihurtuko ginelako. Nikaraguaren inguruan hitza hartzen duten bakoitzean, auzotar berriemaile, zein Tele5ko tertuliakide baten analisiak sortzen dituzte eta haserrealdi errebisionista batean galdurik agertzen dira, egoeraren araberako analisi, zein analisi teorikoak alboratzen dituztelarik. Azken finean, haiek dioten guztia, euren iritziaren parte besterik ez da.

Aitortu beharra dago, akats asko egon izan direla, gutariko askori gustatuko litzaigukeenak baino gehiago. Egia da ere, Iosu eta bere adiskideek kontatutako gertakari asko benetakoak direla, baino ezin da informazio osoa ukatu eta egoera konkretuak baieztatu, datu guztiak mahai gainean izan gabe.

Guk ez ditugu, eta ez dugu uste inoiz izango ditugunik ere. Gure iritzi propia dugu, agian beraienaren gertukoa ere, baino sekula ez dugu gertakari guztien jakinaren gainean gaudela baieztatuko, ezta gertakari asko nahita egin zirela esango ere. Behin ere ez dugu, azpiketaria global baten alde lanean ari den iraultzailez mozorraturiko Inperioaren aldeko arma intelektual kontrairaultzailea garenik esango. Hau da, ezkerrak erdibitzen dugunok. Hori astakeritzat har daiteken lelo bat besterik ez da.

Esandako azken honen harira, Kuba, FMLN, Venezuelako Iraultza Bolivartarra, Correa, Lula, kolonbiako gerrilla etab…ekin batera egongo ginateke. Habanan, Maiatzaren Lehenean, Fidel eta Raulekin batera agertzen ziren berdinak. Zein ikuspuntu okerra zuen Fidelek, beste askorekin batera Danielekin agertzen zen bakoitzean!

Hori bai, egia da aipatzen dituzten gertakari asko zuzenean bizi izan zirela Nikaraguan, baino koska da beraiek dioten modura ez gertatu izana, datuak falta izatea, edota bere aldekoak direnen bertsioak sinetsi izatea. Benetan, zuk/zuek kontaturiko, edota besteek kontaturiko guztia sinisten duzu/e? Hala bada, barkaiguzue zuen analisi sakonak zalantzan jartzen baldin baditugu.

Zerbaitetan ados egon baldin bagaitezke, Estatu batek beti, bere burua Iraultzailetzat baldin badu are gehiago, laikoa, akonfesionala izan behar duela da.

Bai, kontraesan handiak sorrarazten dizkigu, Fronteko partaide batzuek gai jakin batzuekiko izandako deriba erligiosoak: abortua bezalako eztabaidetan, edota alderdiak une jakinetan izan duen gidaritzapean ere.

Baino guzti hori ere, Fronte Sandinistako militantziak ezaguna du ere aspalditik. Bada desadostasunak dituen jendea, badira kontraesan handiak eta oso inozoak izango ginateke, guzti hau onartuko ez bagenu. Badira barne mailan, egindako guztiarekin ados ez daudenak. Eta esan gabe doa, aipaturiko guztia zuzendu beharrekoa dela.

Baino Nikaragua beste anai-arreba arteko gerra batera bideratzen ari zareteneoi, galdetzen dizuet:

Beharrezkoa al da unibertsitarioen matxinadaz, edota biztanleriaren sektore baten atsekabeaz jantzitako Estatuko Kolpe baten alde agertzea? Benetan hildako guztiak Gobernuak, zein bere aldekoek eragindakoak al dira? Ez al daude hamarkada torturatu, behitu eta eraildako sandinista edota alkatetza sandinistetako langileak? Biztanleria ez zuzkitua izan eta nikaraguar herritar xumeenek pairatuko duten prezioen gorakada lortu dutenak, Gobernua ala trankeak dira? Nikaragua, Latinoamerikako herrialde seguruenetariko bat izanda, ez al da egia, kezka sortu eta hondoratzearen bidean, tranke eta ekintza bandaliko horietan ez dela soilik herritarren sektore bat, diruz hornituriko lagun-talde biolentoen kide eta Erdialdeko Amerikako mara batzuen kideak badirela ere?

Iosuren lagunak noren alde dauden ezkutatzea, ikuspuntu nabari, partzial, interesatu eta gaiztoa da ere. Bai, Iraultza, zein FSLNa utzi zutenak, hain zuzen ere. Nola da posible euren analisien bidez, informazio asko ezkutatu edota manipulatzea? Ez al da COSEP eta eskuin erradilena, Elizaren sektore zabal bat eskutik daramala, Estatu Kolpe saiakera honen alde direnak? Ez al da egia, gorrotoz beteriko sandinista ohiek, gaur egungo sandinisten kontrako bahiketa, tortura eta erailketa selektiboak babesten ari direla?

Kasualitatea ere, euren burua nikaraguar gazteriaren ordezkari izendatu duten ikasle jakin hauek, Ipar Amerikako politikari atzerakoenei eskutik doazela ikustea, antikastristak, antichavistak, hain zuzen ere. Edota Salvadorren, ARENAko buruzagiekin bilerak izatea.

Iosu, zein erraz ahazten duzuen zein dagoen Monseñor Romeroren erailketaren atzean, Ellacuriaren atzean, heriotzaren eskuadroiei atzean. Hori al da zuen ezkerraren idea? Hau al da defendatzen ari zaretena?

Komandante ohi edota Frontetik kanpo dauden intelektualen inguruan mintzo zarete. Egia da, baina hauek baliogarriak dira, barruan geratu zirenak baino zintzoagoak? Fronteko militantzia gezur huts batean bizi al da?

Askoren gorrotoz beteriko hitzek, militante sandinisten erailketa selektiboak lortu dituzte.

Zorionez, gorroto horri esker ere, FSLNarekiko distantzia harturiko militanteen batasun efektua lortu da.

Haiek izango dira, Frontea nola berrantolatu beharko den erabakiko duten bakarrak, beharrezkoa ez zen odolustea probokatu duen gertaera historiko hauen harira.

Norberaka jakingo du zein den bere ardura, handiak badaude gainera, gertaturiko suntsiketa honen inguruan.

Ipar Amerikar inperialismoaren inplikazioa ahantzi egiten duzu ere eta Latinoamerikan, beti bezain beste, garrantzi handia du honek.

Guzti honengatik soilik zentzutasun, zuhurtzi eta ausardia eskatzen dizuet. Nikaraguako herritarren parte batek aldaketak eskatzen ditu, baitaa FSLNren barruan mantentzen direnek ere, baino benetan exigitzen ari garela BAKEA eta EZKARRIZKETA da.

Horregatik gure lubakira gonbidatzen zaituztegu. Batu gaitezen ala bi bandoak argi ta garbi ikuskatzen diren egoera baten laguntzaile izango gara.

Beraz, Elkarrizketa eta Bakearen alde lan egin dezagun, Nikaragua gerra egoeraz asperturik baitago, baita bertan izan eta egoera bizi izan dugunon iritzietaz ere.

GORA SANDINO!
GORA IRAULTZA HERRIKOI SANDINISTA!

  • Jose Miguel Jimenez, Internazionalista. Euskal Herria
  • José M. Torres Pérez. Internazionalista. Madrid
  • Jaume Soler i Pastells. President SOARPAL. Catalunya
  • Azucena de la fuente Yusta. Internazionalista. Estado español
  • Joakin Alfonso Marín. Internazionalista. Estado español
  • Pilar Navarro Rico, Garapenerako lankidetzan aditua, Madrid
  • Javier Huerta Fernandez. Internazionalista. Catalunya
  • José María Recover Sanz. Internazionalista.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *