Elkartasuna / Solidaridad

Kontzentrazioak Abenduak 29an «Latinoamerika batua, Bidezkoa eta Bakean»

LATINOAMERIKA BATUA, BIDEZKOA ETA BAKEAN

Testu hau sinatzen dugun erakundeok gure elkartasuna eta babesa erakutsi nahi diegu Latinoamerikako eta Karibeko herrialde desberdinetan mobilizatutako pertsona eta herriei. Gure ustez, errepresio bortitza jasaten ari dira euren gobernu eta elite nagusiengandik, OEA bezalako eskualdeetako organoen eta Estatu Batuetako eta Europako Batasuneko gobernuen onarpenarekin batera.

Bolivia, Txile, Kolonbia, Ekuador, Guatemala, Haiti eta Honduras bezalako herrialdeek bizi dituzten krisi politiko eta sozialak eraso neoliberalaren ondorioak dira. Aldi berean, errepresioa eta bizi baldintzen okertzea besterik ez dute ekartzen. Hori dela eta, Latinoamerikako herriek nahikoa dela oihukatzen dute, sektore estrategikoen hainbeste ustelkeria, bidegabekeria, pribatizazio eta eskubide ekonomiko, sozial eta politikoen etengabeko galerak ikusita.

Azken bi hamarkadetan aurrerapen garrantzitsuak izan dira Latinoamerikaren batasunean, baita eskualdeko duintasuna eta burujabetza berreskuratzeko ere. Horren adibide da Latinoamerikako eta Karibeko Unasur edo CELAC bezalako eskualdeko integraziorako erakundeek egindako adierazpena, batasun, errespetu eta bakearen leku gisa. Hala ere, gaur egun Latinoamerikako kontinentearen burujabetzarako instituzio horiek zalantzan daudela egiaztatzen dugu, eredu neoliberalak itzultzea aldarrikatzen duten Estatu Batuetako interes geoestrategiko eta ekonomikoen presioengatik.

Euskal Herritik Latinoamerikako eta Karibeko herriekin batera, adierazi nahi dugu ezinezkoa dela bidezkoak, zuzenak eta demokratikoak diren gizarteak egotea, horrenbeste ezberdinkeria, matxismo, pobrezia, arrazismo eta bidegabekeria sozialaz inguraturik. Politika neoliberalek, oinarrizko sektore ekonomikoen pribatizazioak eta eskubideen murrizketak gero eta ezberdinkeria sozial handiagoak eta pobrezia eta gose gehiago sortzen dituzte. Beharrezkoa da, bestalde, Latinoamerikako eta Karibeko herrien burujabetza eta duintasuna errespetatzea, eta aberastasunaren birbanaketa ardatz nagusi gisa duten beste politika bidezkoagoak aplikatzea.

Era berean, buruzagi sozialen aurkako jazarpen politiko eta judiziala eta aurkariaren ezabapen fisikoa gelditu behar direla ere mantentzen dugu. Azken urteotan gertatu diren estatu kolpeak izan dira larrienak, Hondurasen, Paraguayen, Brasilen edota, berriena eta odoltsuena izan dena, Bolivian. Horiek salatu nahi ditugu, gehiengo sozial handienarentzako lortu diren aurrerapenak ekiditeko gauzatu baitituzte, gainera.

Hori guztia dela eta, Euskal Herrian bizi garen Latinoamerikako eta Karibeko (Abya Yala) komunitateok, hemen sinatzen dugun alderdi politiko, sozial, sindikatu eta GKEekin batera, gizarteari dei egiten diogu gure babesa eta elkartasuna erakusteko kontinente horri, azkenaldian errepresio, jazarpen politiko, atxiloketa, estatu kolpe edo erailketa garaiak bizi baitituzte.

Abenduak 29, igandea, eguerdiko 12:00etan. Mobilizazioak:

  • Donostia. Boulevard.
  • Bilbo. Arriaga.
  • Gasteiz. Desamparados
  • Iruñea. Udaletxe plaza.

Euskadi Cuba, Colectivo Latinoamericano de Refugiados BACHUE , Jorge Adolfo Freytter Romero Elkartea, IPES, Sandinistak, Siriaren Alde, Plataforma Anti OTAN, SORTU, Brics-PSUV Euskal Herria, Gazte Komunistak, LAB, PCE – EPK, CCOO-Euskadi, ERNAI, Fundación Paz y Solidaridad Euskadi, GILTZA, Alternatiba, Elkarcredit, SODEPAZ, Mugarik Gabe, Mundubat, Lumaltik Herriak, ESK, America Latina Parte Hartuz, Paz con Dignidad – Bakea eta Duintasuna, Sierra Maestra, INTI KOKONE, ELA, ETXALDE, EHNE Bizkaia, Ezker Anitza-IU, Antikapitalistak, Podemos, Congreso de los Pueblos-Pais Vasco, hitz&hitz fundazioa, STEILAS, Asociación de Amigos y Amigas de la RASD de Araba, IUN-NEB, EH BILDU, EA

Deja un comentario

Tema creado por Anders Norén