ALBA, Cuba, Elkartasuna / Solidaridad

Cuba salva vidas! Blokeorik ez! – Urriak 10 Kontzentrazioa Bilbon

KONTZENTRAZIOA
Urriak 10, larunbata
12:00etan Bilboko Arriaga plazan

 

Kubak bizitzak salbatzen ditu! Blokeoa bukatu!

 

Kubak pairatzen duen blokeoaren aurkako salaketak kubatar emigrazioa, euskal sindikatuak, partiduak eta kolektiboak batzen ditu.

Euskal Herriko kubatar emigrazioko elkarteek, hainbat euskal sindikatu, partidu eta kolektiboekin batera, kontzentrazioarako deialdia egingo dute urriaren 10ean, larunbata (Kubako Independientziaren sortze- egunean), 12:00etan Bilboko Arriaga plazan, AEBko gobernua ezartzen ari den Kubaren aurkako blokeo ekonomiko, finantzario eta komertziala salatzeko. Blokeo honek 11,3 milio pertsonen giza eskubideen urratze sistematiko, masibo eta nabarmena eragiten du eta Nazio Batuen Batzar Nagusiak urtero gaitzetsi egiten du.

Sekula AEBko beste lehendakari batek ez du ezarri Kubaren kontrako blokeoa Donald Trumpek egin duen bezain krudel. Bere hauteskunde kanpainako mezua itolarriko politika hau areagotuko dela izan da.

Uhartera bidaltzen diren igorpenak erdira murrizteak, bisen blokeoak eta hegaldien debekuak min handia eragiten diote kubatar emigrazio eta familiei. Helms- Burton legearen ezarpenak atzerritar inbertsioen sarrera galarazten du. Ontzi- enpresei egindako jazarpenak, erregaiaren honidura eza,  hiri- garraioaren murrizketa eta kalte elektriko latzak eragin ditu. Bidaien eta kruzeroen debekuak turismoaren diru- sartze lerma eragin du.

AEBko gobernuak Nazioarteari bizkarra ematen dion eta OME bezalako erakundeak uzten dituen bitartean, Kubak elkartasuna eskaintzen dio munduari: pandemia honetan soilik, 3700 borondatezko osasun lankide bidali ditu, haien %61 emakumeak izanik, 38 herritara – batzuk Europan- 12 mila bizi baino gehiago salbatuz.

Guzti honengatik emigrazio kubatarrak eta erakundeek euskal gizartea, bere espektro politiko handian, «Kubak bizitzak salbatzen ditu! Blokeo akatu!» esatera gonbidatzen dute.

Deialdia egiten dute: Sierra Maestra, Desembarco del Granma, Acesma, Euskadi- Cuba elkarteek.

Eta honako erakunde hauek ematen dute laguntza.

Sindikatuak: CCOO, ELA, ESK, Ikama, Ikasle Ekintza, LAB, STEILAS, UGT.

Erakunde politikoak: Ahal Dugu-Podemos, Alternatiba, EH Bildu, EK-PCPE, EKB, ELAK-PCTE, Ernai, Ezker Anitza-IU, Eusko Alkartasuna, GK, GKB, PCE-EPK, PSE-EE (Legebiltzarreko Taldea), Sortu.

Taldeak: Askapena, Asociación Jorge Adolfo Freytter Romero, Bachué (Kolonbiako Errefuxiatuak), Berdinak, Bizilur, Brics-PSUV EH, Círculo Bolivariano La Puebla, Elkartasuna Eraldatuz, Emigrados sin Fronteras, Errekaleor Bizirik, Giltza, Inti Kokone, KCD, Komite Internazionalistak, Lumaltik, Marimatraka Talde Feminista, Mugarik Gabe, Mugen Gainetik, Mujeres del Mundo, Mundubat, Novisi Elkartea (Togo-Euskadi), Ongi Etorri Errefuxiatuak, Osaginez, Paz con Dignidad-Bakea eta Duintasuna, Recortes Cero, Resumen Latinoamericano, Revista Encuentros-Portal vSUR, Sandinistak, Siriaren Alde, SODePAz, Somos ALBA.

Dejar una respuesta