Iraultza Sandinistaren 42. urteurrena

SANDINISTAK taldetik, Iraultza Herrikoi Sandinistaren garaipenaren 42. Urteurrena hartzen dugu eta Euskal Herritik Nikaraguako herriari lagundu nahi diogu, honako 19an burutuko den ospakizunean.

Urte hauetan guztietan, Nikaraguako herriak eta iraultza-prozesuak erronka handiei aurre egin diete eta aurrez-aurre izan dute Nikaragua herrialde askea, zuzena eta oparoa bihurtzeko erabakia, lehenik eta behin, Amerikan izan den diktadurarik latzena garaituz eta geroxeago, herrialdearen etorkizuna betiko aldatu zuen mugimendu sozioekonomiko eta kulturalari hasiera emanez. Augusto Cesar Sandinok, Gizaki Askeen General hilezkorrak, Las Segoviasen egin zuen antzera, Amerikako Estatu Batuen inperioak trebatu, armatu eta finantziatutako indar kriminalak, indarkeriaz eta ikaraz boterea eskuratu nahi zutenak, garaitu zituen.

Gobernu neoliberalen aldiak ez zuen Iraultzaren garra itzali inondik inora ere. Itzaltzen saiatu ziren langile klaseak miserian eta etsipenean murgilduz, baina Iraultzaren funtsak berak, Sandinok eta Dariok egindako lanean oinarrituta, bizirik iraun zuen emakume zein gizonengan; izan ere, hauek legez kaleetan eta erakundeetan iraultzaren lorpenen alde borrokatzen jakin zuten.

Iraultzaren aldi honetan, Nikaragua loratu da eta bere historiaren aldirik bikainetariko bat hasi du. Indarkeriaren bidez iraultza suntsitzen saiatu ziren indarrak berriro ere saiatu dira. Oraingo honetan beste modu batez, baina egile berberen bidez eta langile klaseekiko gorroto bera erakutsiz. Baina Iraultza Sandinistak erronka berria gainditzen lortu du.

Adiskidetze eta Batasun Nazionalaren Gobernua babesten dugu hartutako neurri legezko eta subiranoetan, Nikaraguan bakea eta demokrazia ziurtatzeko baitira eta herrialdean izandako edozein esku-hartze atzerritar gaitzesten dugu.

Iraultza Herrikoi Sandinista ospatzen dugu eta garaipenak berezkotzat hartzen ditugu. Nikaraguako herriarekin bat egiten dugu ospakizun garrantzitsu honetan eta badakigu, beti egin duten antzera, garaipena lortuko dutela, gizarte justiziaren irrikari eutsiz zein guztiontzako garapen iraunkorra mantenduz.

Berebiziko besarkada iraultzailea!