SANDINISTAK Nicolas Maduro, Venezuelako Bolibartar Errepublikaren Presidentearen aurkako atentatuaren aurrean

Anai-arreba eta burkide agurgarriok:

Duela minutu batzuk Nicolas Maduro Moros, Venezuelako Bolibartar Errepublikaren Presidentearen, aurkako magnizidio saiakeraren berri izan dugu.

Lehenik eta behin, internazionalista eta iraultzaileak garenez, gogorki errefusatu nahi dugu atentatu saiakera hau eta gure elkartasun eta babesa eskaini eskuin terroristaren eraso zital hau jasan duten biktimei.

Gure elkartasun apurtezina Maduro Presidenteari, herriari eta Venezuelako Iraultza Bolibartarrari.

Euskal Herritik uste osoz eta elkartasun iraultzailearekin.

2018ko abuztuaren 5ean

EZIN IZAN ZUTEN, EZINGO DUTE!
EZ DIRA PASAKO!
GARAIPENERARTE BETI!

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *